*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 6. 2. Guraso-banaketa osasuntsu baten alde. Tailerra

 

Hartzaileak: Gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: gehienez 20 pertsona

Trebatzailearen disponibilitatea: Trebatzailearen agendaren arabera

Trebatzailea: Nerea Mendizabal  

 

Helburu orokorra:

  • Bikote-harremana hasi eta amaitu daiteke baina aita-amek guraso izaten jarraituko dute. Erronka horretan sortzen diren gaiei aurre egiteko lagungarriak izan daitezkeen baliabideekin praktikatzeko aukera izango da.

 

Helburuak:

  • Erabakiak helduongan piztu dezakeenaz jabetzea.
  • Guraso izaten jarraitzea, bikote izan gabe.
  • Haurrei informazioa emateko oinarrizko jarraibideak eskaintzea.
  • Erabakiak haurrengan izan dezakeen eraginaren aurrean, haien bidelagun izatea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Helduon errua, mina, tristura… eraldatzeko gakoak.
  • Zer leku edo begirada eskaini nahi diot seme-alaben aita edo amari?
  • Zer, noiz eta nola esan seme-alabei?
  • Nola zaindu seme-alaben mina, haserrea, frustrazioa, tristura?
  • Nola hartu denon beharrak zaintzeko erabaki egokiak?

 

Metodologia:

  • Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.

 

* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.