*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 12.1. Bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu. Hitzaldia

 

Hartzaileak: Gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Mugarik gabe

Trebatzailearen disponibilitatea: Goizez nahiz arratsaldez.

Trebatzailea: Estibaliz Ansotegi (Ortzadar)  edo Izaskun Lopez de Torre

 

Helburu orokorra:

  • Familiei seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, eta egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea, hala nola jazarpen- edo bullying-egoerak.

 

Helburuak:

  • Haur eta nerabeen hazkuntzan familiak duen babesle-funtzioaren garrantzia sustatzea.
  • Jazarpen-egoerak antzeman eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Zer da bullying-a? Jazarpen-egoerak versus bullying-a.
  • Zer dira gatazkak?
  • Gatazkak bullying ez bihurtzeko gakoak.
  • Goiz antzematea eta babesgabetasuna.
  • Zer egin dezake familiak?

 

Metodologia:

  • Parte hartzeko metodologia. Hitzaldia izan arren eta trebatzaileak azalpen teoriko-praktikoa emango duen arren, bertaratuak parte hartzera gonbidatuko dira bi norabideko komunikazioa sustatuz.

 

* Gai honi buruzko tailerra ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.