*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

Elikadura-jarrera osasungarriak (BERRIA)

 

Hartzaileak: Haurren eta nerabeen gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: mugarik gabe. / Tailerra: 20-25 pertsona gehienez.

Trebatzailearen disponibilitatea: Asteartea, asteazkena eta osteguna.

Trebatzailea: Mireia Centeno  

 

Helburuak:

  • Elikadura jarrera ez osasuntsuak bereizteko tresnak landu.
  • Jarrera arriskutsuak identifikatzen ikasi.
  • Elikadura nahasteak prebentzioa landu.
  • Janariarekin erlazioa hobetzeko tresnak landu.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Elikadura osasuntsua. Zer da?
  • Elikagai guztiak izan daitezke osasuntsuak.
  • Dietaren kulturak ematen dizkigun mezuak identifikatu eta hauen aurrean babesteko tresnak landu.
  • Lodifobiak duen eragina.
  • Elikadura nahasteen prebentzioa

 

Metodologia:

Hitzaldia:

  • Teorian oinarrituta, egunero gure bizitzan jasotzen ditugun mezuen hausnarketa bat egingo dugu. Eguneroko alderdi praktikotik abiatuta, egoera ezberdinak ikusi eta hauen inguruan hausnarketa bat egingo dugu, ahal dugun moduan guraso bezala ditugun ideiak eta jarreraz jabetzeko. Gaur egun gai hauen inguruan dauden teoriak desberdinak ikusiko ditugu.

Tailerra:

  • Metodologia teoriko praktikoa erabiliko dugu. Bakoitzak bere egunerokotasunean dituen egoeretatik habiatuko gara, alderdi teoriko ikusteko. Bakoitzak bere bizitzan zehar eta egunerokoan elikadurarekin duen erlazioaz hausnartuko dugu, jarrera ez osasuntsuak identifikatzeko eta hauek aldatzeko, gure seme alabengan eragin zuzena dutelako. Beste pertsona batzuen kasu errealak ikusiko ditugu konpetentzia ezberdinak izateko gaiaren inguruan.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala

  • Proiektore edo pantaila, internet, hdmi