*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 2. 2. Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Tailerra

 

Hartzaileak: Haurren gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 20-25 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Azaroa, otsaila, martxoa, apirila eta maiatza. Goizez zein arratsaldez.

Trebatzailea: Donna Apellaniz    - Leyre Cano 

 

Helburu orokorra:

  • Tailer honetan seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azaldu, eta horiek nola kudeatu eta zaindu landuko da, familian sortzen diren arazo eta gatazketan erabiltzeko tresna emozionalak eskuratuz.

 

Helburuak:

  • Adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea.
  • Nork bere burua hobeto ezagutzea, gai honen inguruan dituen baliabideak landuz eta erabiliz.
  • Emozioak zer diren jakitea.
  • Emozioen funtzioak ezagutzea.
  • Emozioak kudeatzen ikastea.
  • Emozioen atzean dauden beharrak identifikatzen ikastea.
  • Gaitasun emozionalak (kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, trebetasun sozioemozionalak, bizitzarako eta ongizaterako trebetasunak) ezagutzea eta horiek garatzen laguntzeko erremintak barneratzea.
  • Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren baliabideak ezagutzea.
  • Familian adimen emozionala garatzeko baliabideak menderatzea.
  • Egoera emozional ezberdinetan moldatzen jakitea.
  • Gatazka emozionalak era onuragarri batean konpontzen ikastea.
  • Haurrei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Zer dira emozioak?
  • Emozioen funtzioak.
  • Nondik datoz emozioak? (emozioen zergatia).
  • Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek?
  • Kudeaketa emozionala.
  • Haurren emozioak: nola bizitzen dituzte?
  • Bidelaguntza emozionala: nola izan haurren bidelagun emozionala?
  • Estrategia eta tresna sistemikoak

 

Metodologia:

  • Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa). Haurrekin hezkuntza emozionala landu nahi bada, helduok egin behar dugu lanketa hori lehenbizi, emozioak gure inkontzientean bizi baitira; eta, beraz, ezin ditugu horiek landu ikasketa teoriko batekin bakarrik.
  • Teorian oinarrituta kasu praktikoak landuko dira, emozioak lantzeko emozionatu egin behar delako.

 

* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.