*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 2. 3. Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Hitzaldia

 

Hartzaileak: Haur eta nerabeen gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Lekuaren arabera

Trebatzailea: Donna Apellaniz   - Leyre Cano 

 

Helburu orokorra:

  • Hitzaldi honetan seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azpimarratu, eta horiek kudeatzeko eta zaintzeko lehen urratsak azalduko dira.

 

Helburuak:

  • Adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea.
  • Emozioak zer diren jakitea.
  • Emozioen funtzioak ezagutzea.
  • Emozioak kudeatzen ikastea.
  • Emozioen atzean dauden beharrak ezagutzea.
  • Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea.
  • Familian adimen emozionala garatzeko baliabideen berri izatea.
  • Egoera emozional ezberdinetan moldatzen jakitea.
  • Gatazka emozionalak era onuragarri batean konpontzen ikastea.
  • Haur eta nerabeei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Zer dira emozioak?
  • Emozioen funtzioak.
  • Nondik datoz emozioak? (emozioen zergatia).
  • Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek?
  • Kudeaketa emozionala.
  • Haurren eta nerabeen emozioak: nola bizitzen dituzte?
  • Bidelaguntza emozionala: nola izan haurren eta nerabeen bidelagun emozionala?

 

Metodologia:

  • Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa).
  • Teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko.