*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      1.  Gurasotasuna      

 

 1. 1. Guraso izatearen artea. Hitzaldia

 

Hartzaileak: Gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Mugarik gabe

Trebatzailearen disponibilitatea: Trebatzailearen agendaren arabera

Trebatzailea: Nerea Mendizabal  

 

Helburu orokorra:

  • Guraso izateak gure indarguneak eta ahulguneak azalarazten dizkigu uneoro. Horien jabe egiteko aukera zabalduko da, indartu nahi ditugun alderdietan begirada goxoa jartzeaz gain, gure egunerokotasunean baliagarriak izango zaizkigun ideiak partekatuz.

 

Helburuak:

  • Gure jokabide automatikoen eta patroien jabe izatea.
  • Gurasoen gaitasunak ezagutu eta indartzea.
  • Gurasoen ahalduntzea piztea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Nola lagundu seme-alabei behar dutena baino gehiago eta gutxiago ez emateko?.
  • Akatsak egiteko baimena eta horietatik ikasteko aukera.
  • Gatazken kudeaketa, kolaborazioa pizteko gogotik.
  • Konfiantza garatzen.

 

Metodologia:

  • Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.

 

* Gai honi buruzko tailerra ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.