*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 Gure haur eta nerabeak nola hezi berdintasunean. 

 

Hartzaileak: Haur eta nerabeen gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: HItzaldia: mugarik gabe. / Tailerra: 20 pertsona gehienez.

Trebatzailearen disponibilitatea: Azarotik maiatza bitartean. Astearte eta ostegun arratsaldetan.

Trebatzailea: Eider Goiburu  

 

Helburu orokorra:

Haurren gurasoentzat:

  • Haurtzaroan hezkidetzan hezteko gakoak eskaintzea.

Nerabeen gurasoentzat:

  • Nerabeak berdintasunean eta ongizatean garatzen laguntzeko gakoak eskaintzea.

 

Helburuak:

Haurren gurasoentzat:

  • Emakume eta gizon ereduei buruz hausnartzea.
  • Haurtzaroan ematen diren genero sozializazio moduak aztertzea.
  • Hezkidetzaren oinarriak azaltzea.
  • Heziketa hezkidetzaile batetarako gakoak eskaintzea.
  • Familiek dituzten bizipen, kezka, galdera, eta abar beste familiekin partekatzeko espazio bat sortzea.

Nerabeen gurasoentzat:

  • Nerabezaroko ezaugarriei buruzko informazioa helaraztea.
  • Emakume eta gizon ereduei buruz hausnartzea.
  • Nerabezaroan ematen diren genero sozializazio moduak eta hauen ondorioak aztertzea.
  • Hezkidetzaren oinarriak azaltzea.
  • Bidelaguntza hezkidetzaile batetarako gakoak eskaintzea.
  • Familiek dituzten bizipen, kezka, galdera, eta abar beste familiekin partekatzeko espazio bat sortzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

Haurren gurasoentzat:

  • Sexu-genero sistema eta gehiago: gorputzak, identitateak eta genero adierazpenak.
  • Genero sozializazio agenteak: eredu errealak, sinbolikoak, bitartekariak eta komunikabideak.
  • Hezkidetza: kontzeptu eta ezaugarriak.
  • Hezkidetzarako gakoak.

Nerabeen gurasoentzat:

  • Sexu-genero sistema eta gehiago: gorputzak, identitateak eta genero adierazpenak.
  • Nerabezaroa eta bere ezaugarriak.
  • Genero sozializazio agenteak: eredu errealak, sinbolikoak, bitartekariak eta komunikabideak.
  • Genero estereotipoen ondorioak norbanako eta harremanen dimentsioan.
  • Hezkidetzarako gakoak.

 

Metodologia:

Hitzaldia:

  • Eduki teorikoak landuko ditugu beti ere parte-hartzaileei galdera, kezka, hausnarketa eta ekarpenetarako espazioa eskainiz. Aldi berean, taldean hausnartzeko ariketak proposatuko dira familiek dituzten bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten.

Tailerra:

  • Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango da. Bakarka nahiz taldean hausnartzeko ariketak proposatuko dira gurasoek dituzten bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten. Aldi berean, guztien beharrak kontuan izango dira taldekide bakoitzaren zaintza eta erosotasuna bermatuz.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala

  • Ordenagilua, proiektorea, internet eta arbela