*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 7. 2. Haurren eta pantailak: zer egin dezake familiak? Tailerra

 

Hartzaileak: 0-11 urte bitarteko haurren gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Gehienez 20 pertsona

Trebatzailearen disponibilitatea: 2021 eta 2022 asteazken arratsaldetan

Trebatzailea: Rakel Gamito  

 

Helburu orokorra:

  • Zenbat denbora pasatzen dute etxeko haurrek pantailaren aurrean? Zer-nolako eragina dute gailu digitalek haurren garapenean? Zer egin behar da haurrak online testuinguruetan zaintzeko? Tailer honetan erabilera-ohitura teknologikoei buruz hausnartuko da, gailu digitalen alderdi positiboak zein negatiboak identifikatzeko eta online testuinguruetan haurrak zaintzeko estrategiak barneratzeko.

 

Helburuak:

  • Egungo errealitate digitala aztertzea, erabilera-ohiturei buruz hausnartzeko.
  • Gailu digitalen alderdi positiboak zein negatiboak identifikatzea.
  • Online testuinguruetan haurrak zaintzeko beharra barneratzea eta hori bermatzeko estrategiak eskuratzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Jendarte hiperkonektatuaren egoera: teknologiaren garapen azkarra eta egungo errealitate digitala (erabilera-ohiturak).
  • Pantailek haurren garapenean dituzten eragin fisiko eta psikologikoak.
  • Gailu digitalen abantailak eta arriskuak.
  • Haurren eskubideak eta nortasun digitala.
  • Teknologia erabiltzeko familiaren bitartekaritza-estrategiak.

 

Metodologia:

  • Tailerra parte hartzeko moduan bideratuko da. Gaiak lantzeko hausnarketa kritikoa garatzea helburu duten praktika kolaboratiboak proposatuko dira eta oinarri kontzeptualak sakontzeko ahozko azalpenak, ikus-entzunezko materialak eta egoeren adibide zehatzak eskainiko dira. Beraz, ikasleen parte-hartzea eta gogoeta izango dira saioen funtsa.

 

* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.