*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 5.1. Haurrak eta sexualitatea eratzea, non kokatzen gara gurasoak? Hitzaldia

 

Hartzaileak: Haurren gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 30 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: 2022an, ostegunez.

Trebatzailea: Jone Zalduegi (Emoki)  

 

Helburu orokorra:

  • Sexualitatea etxeko espazioan era baikor eta dinamikoan lantzeko hitzaldia izango da. Alaba eta semeak sexualitatean hezteko gakoak jorratuko dira.

 

Helburuak:

  • Haurrak, gorputza eta identitatea aztertzea.
  • Inguruko pertsonen eta gurasoen eragina identifikatzea.
  • Haurrekin modu onuragarrian hitz egiteko baliabideak eskaintzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Autozaintza eta plazera.
  • Haurrak eta genero-estereotipoak.
  • Aniztasuna lantzeko irizpideak.

 

Metodologia:

  • Adin txikikoekin sexualitatea lantzeko kasuak eta esperientziak bistaratzen laguntzen duten dinamiken bidez, sexualitateak haur eta nerabeen identitateari, ongizateari eta portaerari eragiten diela ulertzen lagunduko da. Informazioa zer adinekin jaso beharko luketen eta zer eta nola landu jakiteko, beharrezkoa da lehenago ezagutzea zer eduki kontsumituko dituzten, zer testuingurutan, zer pertsonarekin, eta zeintzuk izan daitezkeen jasotzen duten informazioaren eta jasotzen ez duten informazioaren ondorioak.

 

* Gai honi buruzko tailerra ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.