*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 10. Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente? 

 

Hartzaileak: Haurren gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: lekuaren arabera. / Tailerra: 20-25 pertsona gehienez.

Trebatzailearen disponibilitatea: Astearte, asteazken eta ostegunetan.

Trebatzailea: Leyre Cano  

 

Helburu orokorra:

  • Haurraren garapena laguntzeko, jolasa bermatu eta baliabide gisa erabiltzeko kontzientzia, erreminta eta esperientziak eskuratzea.

 

Helburuak:

  • Jolasak haurren garapenean duen garrantziaz jabetu.
  • Jolasaren definizio eta funtzioak ezagutu.
  • Jolasa eta emozioen bertso arteko erlazioa ulertu.
  • Autoestimu, harreman, gatazka konponketa, komunikazioa eta autonomiaren garapenerako jolasa erabiltzen ikasi
  • Egunerokoan praktikan jartzeko baliabideak ezagutu.
  • Kasu praktikoekin trebatu.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Jolasa: zer da eta zertarako balio du?
  • Plazerraren garrantzia haurraren aprendizaia prozesuan.
  • Autoestimua, komunikazioa, emozioak, arauak eta mugak, autonomia, harremanak eta jolasa.
  • Jolas-mota eta funtzioak: egunerokoan jolasa baliabide gisa erabiltzea.
  • Berezko jolasa talentuaren oinarria: behaketa eta bidelaguntzaren garrantzia.
  • Egunerokoan erabiltzeko baliabideak.
  • Egunerokoan erabiltzeko adibide eta praktikak.

 

Metodologia:

Hitzaldia:

  • Metodologia dinamiko eta parte-hartzailea izango da ekarpen teoriko-praktikoak landuz.
  • Hausnarketa nahiz galderen bitartez parte-hartzea bultzatuko da.

Tailerra:

  • Metodologia dinamiko eta parte-hartzailea izango da ekarpen teoriko-praktikoak landuz.
  • Kasu praktikoen lanketaren bitartez, trebakuntza praktikoa izango da eguneroko egoeretatik abiatuz ikasitakoa aplikatzen trebatzeko.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Proiektorea, internet posible bada eta papelografo edo arbela.