*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 10.2. Jolasaren, jarduera fisikoaren eta adierazpenaren bitartez haurren ongizatea ahalduntzea eta garapen fisiko-emozional-soziala lortzeko proposamenak. Tailerra

 

Hartzaileak: Haurren gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 12-15 lagun, gelaren arabera

Trebatzailearen disponibilitatea: Astearte. ostegun edo larunbatetan (noizbehinka). 17:00-18:30, 18:00-19:30, 19:00-20:30.

Trebatzailea: Leyre Cano

 

Helburu orokorra:

  • Modu praktikoan baliabide, tresna eta proposamen anitzak ezagutzea, jolas, adierazpen, sormen eta jarduera fisikoaren bitartez haurren ongizate, ahalduntze eta garapen prozesuetan bidelagun kontziente eta onuragarria izateko.

 

Helburuak:

  • Haurren garapen fisiko, emozional eta mentalean hainbat jolas eta jarduera fisikok izan ditzaketen onurak ulertu eta haurren beharrak asetzeko erabiltzen ikastea.  Jolas, baliabide eta jarduera anitzak proposatzen (noiz, zenbat eta nola) eta bideratzen ikastea.  Jarduera fisikoan eta kiroletan dagoen eskaintzaren aniztasuna ezagutzea eta haur bakoitzarentzat aproposa izan daitekeena detektatzea.  Gorputz-adierazpena, sormena eta naturarekiko harremana sustatzeko proposamenak ezagutzea.
  • Jolas, baliabide eta jarduera anitzak proposatzen (noiz, zenbat eta nola) eta bideratzen ikastea.
  • Jarduera fisikoan eta kiroletan dagoen eskaintzaren aniztasuna ezagutzea eta haur bakoitzarentzat aproposa izan daitekeena detektatzea.
  • Gorputz-adierazpena, sormena eta naturarekiko harremana sustatzeko proposamenak ezagutzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Jolas librea giltzarri. Nola bermatu? Zer ezaugarri behar dira?
  • Sormena, adierazpena eta jolas hezigarriak proposatzeko gakoak. Adibideak, baliabide eta tresna zehatzak.
  • Jolasak, adierazpenak eta sormenak bermatzen dituen garapen eta onurak identifikatu eta modu praktikoan esperimentatzea.
  • Gurasoak hezitzaile eredugarri eta kontziente. Nola?

 

Metodologia:

  • Partaidetzazko metodologia dinamikoa; hainbat unetan gamifikatua; konfiantzan eta konexioan oinarritua. Rol-jolasak eta dinamika praktikoak erabiliz, ulermena eta proposamenak eskaintzeaz gain, integrazioa bilatuko da esperientziaren bitartez.

 

* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.