*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 3. Komunikazio ez bortitza. 

 

Hartzaileak: Haur eta nerabeen gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: Mugarik gabe / Tailerra: 20 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Trebatzailearen agendaren arabera

Trebatzailea: Nerea Mendizabal  

 

Helburu orokorra:

  • Harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzen lagundu dezakeen komunikatzeko modua aurkeztuko da. Familiako kideen beharrak ezagututa, denok amesten dugun etxeko giroaz gozatzeko gakoak ezagutuko dira.

 

Helburuak:

  • Besteengana gerturatzen lagunduko digun hitz egiteko eta entzuteko modua ezagutu eta praktikatzea.
  • Familiako giroa kudeatzeko eta bizitzako harreman desberdinak zaintzeko alderdiak ezagutzea.
  • Gatazken kudeaketarako eta mugak jartzeko baliabideak eskuratu.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • KEBeko irizpideak aurkeztu eta praktikatu. Intentzioa, adierazpen zintzoa eta entzute enpatikoa
  • Seme-alabek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten dutenean: nola kudeatu gatazkak? zer esan benetan entzuteko? zer muga jarri eta nola? nola hobetu komunikazioa seme-alabekin?

 

Metodologia:

Hitzaldia

  • Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.

Tailerra

  • Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Ordenagailua eta kanoia edo telebista. Internet dagoen jakitea.