*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 3. 2. Komunikazio ez bortitza. Tailerra

 

Hartzaileak: Gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 20 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Trebatzailearen agendaren arabera

Trebatzailea: Nerea Mendizabal  

 

Helburu orokorra:

  • Harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzeko tresnekin partaideentzat esanguratsuak diren egoeretan praktikatzeko aukera izango da.

 

Helburuak:

  • Besteengana gerturatzen lagunduko digun hitz egiteko eta entzuteko modua ezagutu eta praktikatzea.
  • Familiako giroa kudeatzeko eta bizitzako harreman desberdinak zaintzeko alderdiak ezagutzea.
  • Gatazken kudeaketarako eta mugak jartzeko baliabideak eskuratzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • KEBeko irizpideak aurkeztu eta praktikatu. Intentzioa, adierazpen zintzoa eta entzute enpatikoa.
  • Seme-alabek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten dutenean: nola kudeatu gatazkak? zer esan benetan entzuteko? zer muga jarri eta nola? nola hobetu komunikazioa seme-alabekin?

 

Metodologia:

  • Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez ohiko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.

 

* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.