*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 7. 3. Nerabeen eta Interneten arteko harremana ulertzen. Hitzaldia

 

Hartzaileak: 12-17 urte bitarteko haurren gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Mugarik gabe

Trebatzailearen disponibilitatea: 2021 eta 2022 asteazken arratsaldetan

Trebatzailea: Rakel Gamito  

 

Helburu orokorra:

  • Etxeko nerabeek mugikorrarekin duten harreman estua ulertu nahi bada, online daudenean zer egiten duten jakin nahi bada, familiak Interneten erabilera segurua sustatzeko dituen estrategiak ezagutu nahi badira, hitzaldi honetan nerabeen errealitate digitala azalduko da, segurtasun digitalean familiak zer egin dezakeen azpimarratzeko.

 

Helburuak:

  • Nerabeen errealitate digitala aztertzea, erabilera-ohiturak, bizipenak eta arriskuak ezagutzeko.
  • Erabilera segurua bermatzeko bitartekaritza-estrategiak barneratzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Nerabe hiperkonektatuen errealitate digitala (erabilera-ohiturak eta online bizipen positiboen garrantzia).
  • Online arriskuak eta konektibitatearen alderdi garrantzitsuak: arriskuak: ziberbullying-a, sexting-a, grooming-a, eduki ezegokiak eta gehiegizko erabilera.
  • Interneten erabilera arduratsua: familiaren bitartekaritza-estrategiak.

 

Metodologia:

  • Oinarri kontzeptualak ahozko azalpenen zein ikus-entzunezko materialen bitartez eskainiko dira.

 

* Gai honi buruzko tailerra ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.