*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 10.4 Nerabeen ongizatea eta garapen integrala. Sedentarismoaren, antsietatearen eta isolamenduaren prebentzio eta kudeaketarako lehen urratsak. Tailerra

 

Hartzaileak: Nerabeen gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 12-15 lagun, gelaren arabera

Trebatzailearen disponibilitatea: Astearte. ostegun edo larunbatetan (noizbehinka). 17:00-18:30, 18:00-19:30, 19:00-20:30.

Trebatzailea: Leyre Cano

 

Helburu orokorra:

  • Zer behar dute gure seme-alabek? Nerabeen oreka eta garapen fisiko, emozional eta mentala bermatzeko baliabide eta proposamenak ezagutzea.

 

Helburuak:

  • Nerabeen behar zehatzak ezagutzea haien garapen fisiko, emozional eta mentalerako.
  • Orekaren garrantziaz jabetzea, alderdi mentala, emozionala eta fisikoa lerrokatuz.
  • Nerabeen jarduera fisikoarekiko motibazioa sustatzeko proposamenak ezagutzea.
  • Norberaren irudi eta gorputzarekiko harremana kudeatzeko orientabideak ezagutzea.
  • Jarduera fisikoaren ala kirolaren kudeaketak nerabeen garapen orekatu eta osasungarrian duen garrantzia ulertu.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Jarduera fisikoaren onurak eta nerabezaroan duen garrantzia.
  • Ohitura osasungarriak: jarduera fisikoa, loa, sormena eta harremanak.
  • Muga asertiboen eta askatasunaren arteko oreka jarduera fisikoaren eta kirolaren bitartez.
  • Gurasoak hezitzaile eredugarri eta kontziente. Nola?
  • Jarduera fisikoa ala kirola: zer, noiz, zenbat eta nola? Motibazioa giltzarri.
  • Jarduera fisikoa eta kirola, balioak garatzeko tresna: pertseberantzia, zaintza, gozamena, errespetua…

 

Metodologia:

  • Partaidetzazko metodologia dinamikoa; hainbat unetan gamifikatua; konfiantzan eta konexioan oinarritua. Rol-jolasak eta dinamika praktikoak erabiliz, ulermena eta proposamenak eskaintzeaz gain, integrazioa bilatuko da esperientziaren bitartez.
  • Material anitzak erabiltzeko aukera: Lego Serious Play edo Playmobil bezalako teknika proiektiboak, Dixit…

 

* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.