Seme-alaben hazkuntzari buruzko informazio eguneratua eta garrantzitsua ematea gurasoei.
Haurren beharrizan emozional, sozial eta kognitiboen ulermena sustatzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Haurraren garapen osasungarrian lagungarriak diren euskarrietan sakonduko da: afektuzko lotura, bakoitzaren erritmoa errespetatzea, eta jokaera/jarrera desatseginen ulermena eta kudeaketa.
Eboluzio-prozesuan laguntzeko gakoak partekatuko dira etapa honetan esanguratsuak diren alorretan: loa, elikadura, psikomotrizitatea, emozioak (negarra, beldurrak, haserreak, kasketak…), haur-eskola edo eskola egokitzapenak…
Metodologia:
Hitzaldia. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.
Tailerra. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.
Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.