*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      1.  Gurasotasuna      

 

 Seme-alaben autoestimua elikatzen 

                                                                                       

Hartzaileak: Haur eta nerabeen gurasoentzat.

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: Mugarik gabe / Tailerra: 20 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Trebatzailearen agendaren arabera

Trebatzailea: Nerea Mendizabal  

 

Helburu orokorra:

  • Autoestimuak bizitzako alor desberdinetan eragiten digu. Seme-alabengan jarri dezakegun begiradak beraien auto irudirako elikadura osasungarria izan daiteke. Nola ikusten dut seme alaba? Nola deskubritzen dut nor den bere jokabide edo emaitzekin baldintzatu gabe? Nola lagundu diezaioket bere buruan konfiatzen?

 

Helburuak:

  • Seme alaben autoestimuaren eraikuntza prozesuan gurasook dugun eraginaz jabetu
  • Seme-alabek, beraiengan duten irudian lagungarri izango diren helduon jarrera eta baliabideak ezagutu
  • Haur eta gazteen esentzian dagoen edertasuna deskubritzeko gakoak

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Autoestimua eraikitzeko prozesuan eragiten duten elementuak
  • Gustokoak diren eta ez diren jokaeren aurrean nola erantzun beraien estimuan baldintzatu gabe?
  • Jokaera eta jarreren atzean dauden harri bitxiak
  • Autoestimua elikatzeko proposamenak aurkitzeko baliabideak

 

Metodologia:

  • Hitzaldia. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.
  • Tailerra. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Ordenagailua eta kanoia edo telebista.