*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 Haur edota nerabeen sexualitatean bidelagun (BERRIA)

 

Hartzaileak: Haurren gurasoak / Nerabeen gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldietan mugarik ez. Tailerretan 20 pertsona gehienez.

Trebatzailearen disponibilitatea: Astelehen eta ostegunetan.

Trebatzailea: Edurne Mendizabal  

 

Helburu orokorra:

  • Sexualitatea modu osasungarri eta goxagarrian bizitzeko gakoak partekatzea.

 

Helburuak:

  • Sexualitatearen ezaugarrien oinarrizko ezagutzak eskaintzea.
  • Jendartean eta familian zer sexualitate-eredu sustatzen dugun aztertzea.
  • Familian sexualitateaz nola aritu nahi dugun hausnartzea eta horretara gerturatzeko zer premia ditugun zehaztea eta gakoak eskaintzea.
  • Aniztasuna ikusaraztea eta bere balioa azpimarratzea.
  • Guraso eta tutoreek beren kezkak, zalantzak eta premiak azaltzeko eta baliabideak trukatzeko espazio seguru, atsegin eta aberasgarriak sortzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

Haurren gurasoentzat: 

  • Sexualitatea eta bere dimentsioak.
  • Sexualitatearen eraikuntza haurtzaroan: gorputza, generoa, identitatea eta sexu-portaerak.
  • Haurren sexualitate aske eta osasungarri baterako gakoak.
  • Enpatia eta komunikaziorako gaitasuna.

Nerabeen gurasoentzat: 

  • Nerabeen sexualitate aske eta osasungarri baterako gakoak
  • Sexualitatea nerabezaroan.
    1. Aldaketak: fisiko, psikologiko, emozional eta sozialak.
    2. Harremanak: lagunak, bikoteak eta sexu-praktikak.
    3. Testuingurua: informazio-iturriak eta sexualitateari buruzko arau sozialak.
  • Enpatia eta komunikaziorako gaitasuna

 

Metodologia:

  • Hitzaldia: oinarrizko eduki teorikoak emango dira, hausnarketarako baliabideak eskainiz. Ariketa zehatzak ere proposatuko dira, parte-hartzaileek beren kezkak, bizipenak eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten.
  • Tailerra: partaidetzazko metodologia izango da eta bizipenetatik abiatuko da. Azalpen teorikoak emango dira eta talde txikitan jarduera zehatzak bideratu. Hausnarketarako baliabideak tartean izango dira eta partekatzeko aukerak zabalduko ditugu, elkarrekin ikasteko aukeran sakonduz.