*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 Substantziarik gabeko adikzioak: kirol-apustuak, ausazko jokoak, bideojokoak… Zer egin dezake familiak? 

 

Hartzaileak: Nerabeen gurasoentzat.

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: Mugarik gabe / Tailerra: 25 pertsona gehienez

Trebatzaileen disponibilitatea: Goizez nahiz arratsaldez

Trebatzaileak: ORTZADAR. Estibaliz Ansotegi   eta Jessica Rodriguez  

 

Helburu orokorra:

  • Familien eginkizun nagusietako bat da heztea eta seme-alabek balio eta portaera-jarraibide egokiak eskura ditzaten lortzea. Horretarako, substantzien kontsumoen gaiari aurre egiteko beharrezko informazioa, prestakuntza eta aholkularitza eman nahi zaie familiei, batez ere kirol-apustu eta ausazko joko eta bideojokoei buruz.

 

Helburuak:

  • Familiak Osasunerako Hezkuntzan duen prebentziozko zereginaren garrantzia sustatzea, identifikazio-eredu gisa.
  • Jokabide-mendekotasunei buruzko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea, bereziki kirol-apustuei eta ausazko jokoei buruzkoa, eta horiekin lotutako arrisku espezifikoei buruzkoa.
  • Haien aurrean modu positiboan erantzuten lagunduko dieten trebetasunak eta estrategiak ematea. (Tailerrean)

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

Hitzaldia:

  • Zer da jolasa? Joko osasungarria versus joko patologikoa.
  • Erakargarri eta mendekotasun-ahalmen bihurtzen dituzten jokoen ezaugarriak.
  • Arazo ez bihurtzeko gakoak.
  • Kontsumo edo erabilera arazotsuak goiz atzematea.
  • Zer egin dezake familiak?

Tailerra:

  • Zer da jolasa? Joko osasungarria versus joko patologikoa.
  • Joko erakargarri eta mendekotasun-ahalmen bihurtzen dituzten jokoen ezaugarriak.
  • Arazo ez bihurtzeko gakoak.
  • Kontsumo edo erabilera arazotsuak goiz atzematea.
  • Babes faktoreak versus arrisku faktoreak.
  • Giza trebetasunak, komunikazioa eta entzute aktiboa.
  • Oldarkortasuna eta autokontrola.
  • Gatazken konponketa.
  • Nerabeekin elkarrizketak.
  • Zer egin dezake familiak?

 

Metodologia:

Hitzaldia:

  • Parte hartzeko metodologia. Trebatzailearen azalpen teoriko-praktikoa eta bertaratuen parte-hartzea, bi norabideko komunikazioa sustatuz.

Tailerra:

  • Parte hartzeko metodologia: trebatzailearen azalpen eta funtsatze teorikoa partaidetzazko talde operatiboetan egindako lanarekin uztartuko dira. Talde-dinamika desberdinak egingo dira, parte-hartzea sustatzeko eta familiek prebentzio-lan egokia egiteko estrategiak eta tresnak eskuratu ahal izateko.
  • Edukiak azaltzeko, teknologiak erabili eta bideoak ikusiko dira lagungarri. Tailerretan parte hartzen duten pertsonek taldean eztabaidatzeko teknikak, simulazio-teknikak eta abar erabiliko dituzte.

 

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Ordenadorea eta proiektorea beharrezkoak. Internet eta arbela bat baldin badaude hobe, ezin bada molda gaitezke.