*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 8.2. Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? Tailerra

 

Hartzaileak: Gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 25 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Goizez nahiz arratsaldez

Trebatzailea: Estibaliz Ansotegi (Ortzadar) 

 

Helburu orokorra:

  • Familien funtzio nagusietako bat da seme-alabak heztea eta balio jakin batzuk eta portaera-jarraibide egokiak eskura ditzaten lortzea. Horretarako, familiei adikzioen gaiari aurre egiteko behar duten informazioa, prestakuntza eta aholkularitza eman nahi zaizkie.

 

Helburuak:

  • Osasunerako Hezkuntzan familiak identifikazio-eredu gisa duen prebentzio-funtzioa sustatzea.
  • Adikzioei eta beraiekin lotutako arriskuei buruzko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea.
  • Horien aurrean era positiboan erantzuteko abileziez eta estrategiez hornitzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Adikzioen eta prebentzioaren alorreko oinarrizko kontzeptuak. Zer dira drogak?
  • Substantziek nerabeen eta gazteen artean duten eraginari buruzko datuak.
  • Mitoak eta errealitateak.
  • Kontsumo edo erabilera problematikoak izan daitezkeenak goiz antzematea.
  • Babes-alderdiak versus arrisku-alderdiak.
  • Trebetasun sozialak, komunikazioa eta entzute aktiboa.
  • Inpultsibitatea eta autokontrola.
  • Gatazkak konpontzea.
  • Elkarrizketak nerabeekin.
  • Zer egin dezake familiak?

 

Metodologia:

  • Parte hartzeko metodologia: trebatzailearen azalpen eta funtsatze teorikoa partaidetzazko talde operatiboetan egindako lanarekin uztartuko dira. Talde-dinamika desberdinak egingo dira, parte-hartzea sustatzeko eta familiek prebentzio-lan egokia egiteko estrategiak eta tresnak eskuratu ahal izateko.
  • Edukiak azaltzeko, teknologiak erabili eta bideoak ikusiko dira lagungarri. Tailerretan parte hartzen duten pertsonek taldean eztabaidatzeko teknikak, simulazio-teknikak eta abar erabiliko dituzte.

 

* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.