*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? 

 

Hartzaileak: Nerabeen gurasoentzat.

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: Mugarik gabe / Tailerra: 25 pertsona gehienez

Trebatzaileen disponibilitatea: Goizez nahiz arratsaldez

Trebatzaileak: ORTZADAR. Estibaliz Ansotegi   eta Jessica Rodriguez  
 

 

Helburu orokorra:

  • Familien eginkizun nagusietako bat da heztea eta seme-alabek balio eta portaera-jarraibide egokiak eskura ditzaten lortzea. Horretarako, substantzien kontsumoen gaiari aurre egiteko beharrezko informazioa, prestakuntza eta aholkularitza eman nahi zaie familiei.

 

Helburuak:

  • Identifikazio-eredu gisa, familiak Osasunerako Hezkuntzan duen prebentzio-zereginaren garrantzia sustatzea.
  • Adikzioei eta horiei lotutako arrisku espezifikoei buruzko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea.
  • Horien aurrean modu positiboan erantzuten lagunduko dieten trebetasunak eta estrategiak ematea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

Hitzaldia:

  • Adikzioen eta prebentzioaren alorreko oinarrizko kontzeptuak. Zer dira drogak?
  • Substantziek nerabeen eta gazteen artean duten eraginari buruzko datuak.
  • Arazo ez bihurtzeko hainbat gako.
  • Kontsumo edo erabilera problematikoak izan daitezkeenak goiz antzematea.
  • Zer egin dezake familiak?

Tailerra:

  • Adikzioen eta prebentzioaren alorreko oinarrizko kontzeptuak. Zer dira drogak?
  • Substantziek nerabeen eta gazteen artean duten eraginari buruzko datuak.
  • Mitoak eta errealitateak.
  • Kontsumo edo erabilera problematikoak izan daitezkeenak goiz antzematea.
  • Babes-alderdiak versus arrisku-alderdiak.
  • Trebetasun sozialak, komunikazioa eta entzute aktiboa.
  • Inpultsibitatea eta autokontrola.
  • Gatazkak konpontzea.
  • Elkarrizketak nerabeekin.
  • Zer egin dezake familiak?

 

Metodologia:

Hitzaldia:

  • Parte hartzeko metodologia. Trebatzailearen azalpen teoriko-praktikoa eta bertaratuen parte-hartzea, bi norabideko komunikazioa sustatuz.

Tailerra:

  • Parte hartzeko metodologia: trebatzailearen azalpen eta funtsatze teorikoa partaidetzazko talde operatiboetan egindako lanarekin uztartuko dira. Talde-dinamika desberdinak egingo dira, parte-hartzea sustatzeko eta familiek prebentzio-lan egokia egiteko estrategiak eta tresnak eskuratu ahal izateko.
  • Edukiak azaltzeko, teknologiak erabili eta bideoak ikusiko dira lagungarri. Tailerretan parte hartzen duten pertsonek taldean eztabaidatzeko teknikak, simulazio-teknikak eta abar erabiliko dituzte.

 

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Ordenadorea eta proiektorea beharrezkoak. Internet eta arbela bat baldin badaude hobe, ezin bada molda gaitezke.