TREBA Gurasoak prestakuntza-ekintza bat antolatzeak berekin dakar, gutxienez, Foru Aldundiaren eta parte hartzen duen udalaren artean ekitaldi publiko bat elkarlanean eta erantzunkidetasunez antolatzea, eta, beraz, ekitaldi horren antolaketak hainbat betebehar ekarriko dizkie bi aldeei.
Honen bitartez, kalitatezko tresna azkar, malgu eta eraginkor bat jarri nahi da haurren eta gazteen sustapenerako sarearen eskura, haurren eta nerabeen heziketarekin eta hazkuntzarekin lotutako gaien inguruan gero eta handiagoa den orientazio- eta prestakuntza-eskariari erantzuteko. Udal mailan esku hartzen du, hor detektatzen baitira lehen gabeziak, eta, askotan, hor dira urrienak bitartekoak.
Ekimen hau ez da programazio-egutegi zurrun bat, beharrei sortzen diren lekuan eta unean erantzuteko pentsatuta dago, kezka dagoen lekuan motibazioa egongo delako eta, ondorioz, prestakuntza-jardueraren eragina eta irismena handiagoa izango delako.
Beraz, egokiena litzateke hitzaldi edo tailer bat antolatzeko ekimena gurasoengandik (edo hezkuntza-komunitatearengandik, zentzu zabalean) etortzea, eskaera hori elkarrekin edo nork bere izenean udalari helarazteko.
Eskaeren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaritzak eskubidea izango du antolatutako hitzaldien kopurua mugatu edo dosifikatzeko, esleitutako aurrekontua agortu arte.
Hitzaldiak. Sentsibilizazio eta hausnarketarako. Inspirazio-iturri izan nahi dute, eta seme-alabekin egiteko moduari buruzko gako txikiak emango dira (1,5 orduko saioak).
Tailerrak. Gaitasunak lantzeko oinarrizko ezagutzak. Teoria eta praktika uztartuz, arazoak konpontzeari emango zaio garrantzia, trebakuntzari (guztira 4 ordu, 2 saiotan).
Gai bakoitza bi formatuetan eskainiko da. Hau da, hitzaldian landutakoa tailerrean sakonago garatuko da; jarraipen bat izango da, baina bakoitza bere aldetik ere egin daiteke.
Haurrentzako lehen sorospenen gaia, sakontasuna behar duenez, tailer-formatuan bakarrik landuko da.
Gehienetan, prestakuntza-jardueren hartzaileak bereizi egiten dira: batetik, haurren gurasoak, eta bestetik, nerabeenak. Beste batzuetan, haurren eta nerabeen gurasoentzat izango dira, denak batera.
Aurrez aurrekoak izango dira.
Prestakuntza-jarduerek publiko orokorrarentzat izan behar dute (aforoa edo parte-hartzaileen muga bete arte). Nolanahi ere, aita edo ama orok izan behar du jardueretan parte hartzeko aukera, haren antolamenduan esku hartu duen elkarte batekoa izan edo ez.
Euskaraz edo gaztelaniaz egingo dira. Elebidun egin nahi izanez gero, trebatzailearekin batera adostu beharko da. Eskaerarekin batera, zein hizkuntzatan izatea nahi den adierazi beharko da.
Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzua - Gipuzkoako Foru Aldundi
gazteria@gipuzkoa.eus
943 112431
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.