HITZegiten: Eztabaida eta sentzibilizaziorako topagunea

 

2020tik Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak hausnarketarako topagune bat du, erakundeak berak lurraldeko udalekin haur, nerabe eta gazteen arloko gaiak lantzeko osatuta duen Gaztematika sarean. Espazio honen helburua da kolektibo horien beharrekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaidatu eta sentsibilizatzea.

HITZegiten gune irekia da, bertara gonbidatuta dago haur, nerabe eta gazteen beharrekin lotutako gaietan interesa duen pertsona oro. Horregatik, saio bakoitza bi zatitan banatzen da: bata, adin-tarte horien sustapen-arloko arduradun politiko eta teknikoentzat da, eta bestea, gaiari buruz hausnartu nahi duen edonorentzat.