Pandemiak kalte egin die haur, gazte eta nerabe askoren oreka emozionalari eta osasun mentalari: lehendik zeuden gaitz batzuk areagotu egin ditu, eta berriak azaleratu. Adituek ohartarazi dutenez, gazteen osasun mentala orokorrean okertu egin da azken bi urteotan, batez ere nerabeen kasuan, eta nabarmen igo da kontsultara doazenen kopurua.
Azken bi urteotan gazteen eta, bereziki, nerabeen ongizate emozionalak eta buru-osasunak okerrera egin dute: sozializazio-arazoak, eremu kognitiboarekin lotutakoak, antsietatea, depresioa… Pandemiak lehendik zeuden arazo psikologikoak azkartu eta azaleratu ditu. Covid19a ez da izan aldagai bakarra, baina bai funtsezkoa: nerabezaroan garatzen eta sendotzen da nagusiki adimen emozionala, eta bete-betean eragin du prozesu horretan.
Hori horrela, saio hauen bidez bizi dugun une berezi honetan nerabeak nola dauden ezagutu nahi dugu. Zer ikusten dugu, zer antzematen, eta nondik? Nola ikusten ditugu? Zer esaten digute? Horrez gain, zenbait kontzeptu argitu nahi dira: besteak beste, osasun/gaixotasun mentala, nerabeen bizi-prozesuak berezko dituen ondoezak, edo emozioen kudeaketa. Eta azkenik, aztertu nahi dugu gure zerbitzu eta udalerrietan testuinguru egokiak nola sor ditzakegun nerabeek (bide)laguntza dutela senti dezaten, komunitateko parte senti daitezen.
Goizeko solasaldia
|
|
|
|
|
|
|
|
|
OHARRA: Goizeko solasaldia Gaztematika sareko hezitzaile eta arduradun tekniko eta politikoentzat da
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.