Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Hitzarmenaren nazioarteko eguna ospatzen da. “Hitzarmenak aldaketa ekarri zuen haurrak eskubide osoko subjektu aktibotzat hartzean (eboluzio-prozesua kontuan hartuta)”, eta horiek bermatzeko Estatuek dituzten betebeharrak ezarri zituen.
Zer esan nahi du gure lurraldean haur eta nerabeen arloan esku hartzeak, eskubideen ikuspegitik? Bermatzen al ditugu administrazioek eskubide horiek? Onartzen dugu herritartzat hartzea? Parte hartzeko bideak eskaintzen al ditugu? Eskaintzen al diegu aukerarik beren bizi-baldintzen hobekuntzan eragina izan dezaten?
Saioaren helburua gai horiei buruz hausnartzea da, egiten ditugun adierazpen-planteamenduen eta garatzen dugun praktika errealaren artean dagoen distantzia erakustea. Izan ere, haur, nerabe eta gazteen jardueretan egindako gastua inbertsio bat da, eta ez gastu arrunt bat.
Gaia: Zer esan nahi du, une honetan, haurren eta nerabeen sustapen- arloan esku hartzeak, eskubideen ikuspegitik?. |
|
Datak: azaroak 19 |
Ordua: 10:00etatik 12:00etara |
Formatua: Online |
Hizkuntza: Gaztelaniaz |
Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko teknikariak eta suspertzaileak. |
|
Hizlaria: Lourdes Gaitán Muñoz |
|
Aurkezpena eta dinamizazioa: Joana Miguelena Torrado |
Gaia: Haurren eta nerabeen eskubideak babestea COVID garaian |
|
Datak: azaroak 19 |
Ordua: 19:00etatik 20:30era |
Formatua: Online |
Hizkuntza: Gaztelaniaz |
Hartzaileak: Gai honetan interesa duen pertsona oro. |
|
Hizlaria: Lourdes Gaitán Muñoz |
|
Aurkezpena eta dinamizazioa: Maider Gabilondo Ariznabarreta (UNICEF) |
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.