Bizitzen ari garen une berezi honetan nerabeak nola dauden jakin nahi dugu: Zer erantzun jasotzen ari dira komunitatearen aldetik? Helduen eta erakundeen mundutik nola konpentsa ditzakegu bizi dituzten mugak?
Hitzordu berri honetan honako hauek planteatuko ditugu: Lehenik eta behin, une berezi honetan nerabeak nola daude? zer ikusten dugu? zer antzematen dugu? zer esaten digute?. Bigarrenik, nola lagundu diezaiekegu beren autonomia bultzatzen, bizitzea egokituko zaizkien egoerak kudeatzeko? Eta azkenik, gure udalerrietan nola gara ditzakegu nerabeak komunitateko kide sentitzeko testuinguru egokiak?
Saioaren helburua gai horiei buruz hausnartzea da, egiten ditugun adierazpen-planteamenduen eta garatzen dugun praktika errealaren artean dagoen distantzia erakustea. Izan ere, haur, nerabe eta gazteen jardueretan egindako gastua inbertsio bat da, eta ez gastu arrunt bat.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.