Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Parte hartzaileak

 

Hona hemen parte hartzaileei buruzko informazioa:

Aplikazio habiaratuak

Carles Feixa Pàmpols:

Gizarte Antropologiako katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona). Doktorea Bartzelonako Unibertsitatean eta honoris causa Manizalesko Unibertsitatean (Kolonbia). Gazte-kulturen ikerketan espezializatua, Katalunia eta Mexikon ikerketak egin ditu. Bere liburuen artean aipatzekoak dira De jóvenes, bandas y tribus (Bartzelona, Ariel, 1998, 5. arg. 2012), Global Youth? (London & New York, Routledge, 2006), Youth, Space and Time (Boston & Leiden, Brill, 2016) eta Adolescentes confinad@s: La juventud en la era viral (NED, 2020). 

 

Ainhoa Martín Blázquez:

Gizarte Hezkuntzan diplomatua (UPV/EHU). Gaur egun, gizarte-zerbitzuetako profesionalen taldeei gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzean, prebentzioan eta toki- eta komunitate-garapenean laguntzeko Hurbildu programako aholkulari teknikoa da.

Nerabeekin lan egin du ingurune irekian egiten diren gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeko hainbat programatan (Kale Heziketa, 2000-2016) eta Irakasle Elkartua izan da UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia Graduko ikasketetan (2011-2019).

Gizarte-hezitzailea izan da gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze programetan, hainbat udaletako gizarte-zerbitzuetan.