Garapen Jasangarriko Helburuek (GJH) haurren eskubideak sustatzen dituzte eta haur guztiak babesteko aukera ematen dute, inor atzean ez uzteko agindupean. Horregatik, GJHak aukera bat dira, gainera, haurrekin lotutako politika benetan eraginkorrak garatzeko.
Garapen Jasangarriko 2030 Agendak 17 helburu (GIH) ezartzen ditu, eta nazioarteko komunitateak helburu horiek lortu behar ditu pertsona guztientzat, modu jasangarrian eta zuzentasunez. Haurren ongizatea bermatzea ezinbesteko baldintza da 2030 Agenda betetzeko; eta GJHak errealitate bihurtzea da haurrak erdigunean jartzen dituen eredu sozial eta politiko baten alde apustu egitea.
Topaketaren helburua da gai honi buruzko hainbat galderari buruzko hausnarketa planteatzea: Nola eragiten diete GJHek haurrei? Nola jokatu behar dute administrazioek eta beren politika publikoek pobreziaren, desberdintasunaren eta jasangarritasunaren aurkako borrokari haurren ikuspegitik eta eraginkortasunez erantzuteko? Zer egin behar da hartutako konpromisoak haurren arloko inbertsio eta politika hobeak bilaka daitezen?
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
OHARRA: Goizeko solasaldia Gaztematika sareko arduradun tekniko eta politikoentzat da
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.