Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Bizitzarako trebetasunak     

 

Bizitzarako trebetasunak: oinarrizko ikastaroa

Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Gutxienez 10 pertsona 

Trebatzailea: Eukene Gontan Arano (Powering Education)

 

 Helburu orokorra:

  • Gipuzkoako nerabeak bizitzarako eta etorkizunerako beharrezkoak diren tresna praktikoez hornitzea da helburua. Horretarako, ezinbestekoa da horiek eskuratzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta garapen prozesuak sustatzea.

 

 Helburuak:

  • Gipuzkoako nerabeen autoezagutzaren garapenean oinarrituta (gustoko duguna, izaera, gaitasunak, balioak…), eta norbere bokazioaren ezagutza sustatuz (inguruko beharrak aztertuz), etorkizunerako erabakiak hartzeko prozesuak aberastea; nerabeen etorkizuneko orientazio-prozesuak modu integral batean planteatuz, eta hezkuntza formalaren bitartez jasotzen duten orientazioa osatuz.
  • Nerabeen arlo pertsonal, sozial, akademiko eta profesionaleko zein egunerokotasuneko eraginkortasuna hobetzeko, eta asebetetze pertsonala eskuratzeko, ezinbestekoak diren zeharkako gaitasunen lanketa sustatzea, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergotza, proaktibitatea, erronken ebazpena… Lanketa hau nerabeen egunerokotasuneko erronka eta arduretara moldatuta egongo da.
  • Nerabeen autonomia eta helburu pertsonal, akademiko, zein profesionalen lorpena sustatzeko ezinbestekoak diren gaitasun eta tresnak garatzea. Hala nola: denboraren kudeaketa, helburuen plangintza eta antolakuntza (epe luzekoak eta epe laburrekoak), ohiturak sortzea…

 

 Metodologia:

  • Edukien azalpena, eta nerabeen parte-hartzea konbinatuko dira. Saio hau oinarrizkoa da eta dinamika ezberdinak integratzea proposatzen da, nerabeen motibazioa pizteko.