Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Bizitzarako trebetasunak     

 

Bokazioa eta etorkizunerako erabakiak-hartzea

Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Gutxienez 10 pertsona 

Trebatzailea: Eukene Gontan Arano (Powering Education)

 

 Helburu orokorra:

  • Gipuzkoako nerabeak bizitzarako eta etorkizunerako beharrezkoak diren tresna praktikoez hornitzea. Horretarako, ezinbestekoa da horiek eskuratzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta garapen prozesuak sustatzea.

 

 Helburuak:

  • Nerabeen garapenean oinarrituta, autoezagutzako osagai ezberdinak landuko dituzte, hala nola: gustoko dutena, izaera, gaitasunak eta balioak. Prozesu horren bitartez, norbere bokazioa ezagutu ahalko dute (inguruko beharrak aztertu ondoren). Saio honen bitatez nerabeen etorkizuneko orientazio prozesuak modu integral batean osatuz, haien etorkizunerako erabakiak hartzeko prozesuak aberastuko dira

 

 Metodologia:

  • Hausnarketa, esperimentazioa eta parte-hartze aktiboan oinarritutako prozesu bat jarraituko da. Sorkuntza propioko liburuxka baten bitartez, banakako eta talde-dinamikak konbinatuz garatuko da prozesua.