Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Ongizate emozionala      

 

Kontzientzia eta gorputza

Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 10 pertsona gutxienez

Trebatzailea: Leire Urra eta Carol Palacio

 

 Helburu orokorra:

  • Gorputzaren bidezko lanketan oinarrituko da saio honetako lana. Gorputza tresna gisa erabiltzeak sentsazio fisiko eta emozionalekin konektatzeko aukera ematen die parte-hartzaileei, eta bizipenaren ikuspegitik haien beharrak identifikatzen laguntzen die.

 

 Helburuak:

  • Beharrak identifikatzea.
  • Gorputzarekiko lotura sustatzea jakinduria-iturri gisa.
  • Norberak bere burua behatzeko trebetasunak garatzea.
  • Ikuspegi konpasiboa.
  • Gorputzaren zaintza sustatzea.
  • Gorputzaren eta emozioaren arteko harremana sustatzea.
  • Parte-hartzaileak ahalduntzea.

 

 Metodologia:

  • Saio honen erdigunean erlaxatzeko eta gorputza zaintzeko teknika desberdinak izango dira (mindfulness, besteak beste). Parte hartzaileek gorputzarekin konexio positiboa izatea sustatuko da, tentsioak arintzeko gorputza modu aktiboan esploratuz.