Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Ongizate emozionala      

 

Emozioak: oinarrizko ikastaroa

Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 10 pertsona gutxienez

Trebatzailea: Leire Urra eta Carol Palacio

 

 Helburu orokorra:

  • Osasun mentaleko ohitura osasungarriak sustatzea, arrisku-faktoreen prebentzioa eta babes-faktoreen garapena bultzatuz.

 

 Helburuak:

  • Kontzientzia emozionala garatzea.
  • Emozioen erabilgarritasunari buruz hausnartzea.
  • Emozioaren eta gorputzaren arteko lotura sustatzea.
  • Adierazpenerako espazio seguru bat sustatzea.

 

 Metodologia:

  • Lehen saio honetarako, marrazki-teknika artistikoetan oinarritutako dinamikak erabiliko dira. Introspekzio emozionala errazteko bizipen- eta esperientzia- tresna gisa erabiltzen dira marrazkiak.