Zein gairen barruan kokatzen da ikastaro hau?      Sexualitatea     

 

Sexualitatea ezagutuz: emozioak, desira eta tratu ona: oinarrizko ikastaroa

Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: 10 pertsona gutxienez

Trebatzailea: Ageda Blasco

 

 Helburu orokorra:

  • Sexualitatearen gaia ikuspegi zabal, inklusibo eta kritiko batetik irekitzea. Esperientziak eta zalantzak partekatzeko espazio seguru bat sortzea, talde-argazki bat egiteko.

 

 Helburuak:

  • Emozioen eta desioaren esplorazioa erraztea, ikuspegi inklusibo eta segurutik.
  • Adostasunari, tratu onari, sexting-ari eta sextortsioaren prebentzioari buruzko funtsezko kontzeptuei heltzea.
  • Botere-erlazioak identifikatzea: Adostasuna eta desioa.

 

 Metodologia:

  • Parte hartzeko metodologiak erabiliko dira nerabeen arteko horizontaltasuna bilatuz. Talde-dinamikak, ikus-entzunezkoak eta sentsibilizazio-ariketa ludikoak, gorputza erdigunera ekarriz.