Eukene Gontan Arano (Powering education) 

 

Ekintzailetzan eta Psikologian espezializatua.

POWERING EDUCATION proiektuan gazteengandik gazteenganako formakuntzak burutzen ditut, hezkuntza prozesuak aberastuz eta gazteen garapen integrala sustatuz, horiek arlo pertsonal, akademiko eta profesionalean trebatzeko.

Sei urteko esperientzia dut gazteen garapena sustatzeko hezkuntza-programak eta -formakuntzak diseinatzen eta dinamizatzen, zein proiektu ekintzaileak garatzen. Denbora honetan euskal eragileekin izandako elkarlanaren eta gazteengan sortutako inpaktuaren bitartez, haien behar eta erronketan oinarritutako formakuntza-gaiak zehazteko aukera izan dut.

  • Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza Gradua (LEINN). Mondragon Unibertsitatea (2023).
  • Psikologia Gradua. Universitat Oberta de Catalunya - UOC (2026).