Astialdian hezi eta edozein ekintza egiteko, beharrezkoa da titulazio egokia izatea, eta horien artean zuzendari- titulua izatea ezinbestekoa da. Horregatik, Hezkide Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ikastaro hau antolatu dute.
Astialdiko ekintzak antolatu eta kudeatzeko garaian kalitatezko profesionalak izatea berebizikoa da eta, xede horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren apustua da helburu hau bilatzen duten prestakuntza-saioak antolatzea.
Ikastaro hau eginez gero, honako lanbide-trebetasun hauek lortuko dituzu, besteak beste: astialdiko ekintzak suspertzeko zein antolatzeko funtsezkoak diren tresnak eskuratu, astialdian hezteak bete dezakeen gizarte-funtzioa aztertu eta begirale-talde bat suspertzeko ezinbestekoak diren jarrerak landu eta barneratu.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da eta izena emateko epea abenduaren 16an amaituko da.
Onarpena:
Matrikula ez da ontzat emango eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu arte.
Baja:
Matrikula egin ostean, ikastarora joan ezina gertatuz gero, 5 egun lehenago abisatu ezean, ezingo da inolaz ere matrikularen zenbatekorik berreskuratu eta zenbateko osoa ordaindu beharko da.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.