Teknologia digitalen eta sare sozialen erabilera arduratsua haur eta nerabeen artean

 

Haur eta nerabeen hezitzaileentzako prestakuntza honen helburua da sare sozialen eta teknologia berrien gaur egungo ekosistema ezagutzea eta hausnarketa egitea eta irizpideak ematea haur, nerabe eta gazteek erabilera arduratsua egin dezaten laguntzeko.

Saioak oso praktikoak izango dira eta errealitatetik hurbil dauden gertu-gertuko adibideak erabiliko dira.

 

Gaia: Haur eta nerabeen hezitzaileekin teknologia digitalen eta sare sozialen erabilera arduratsua lantzen.

Datak: - Haurtxokoetako hezitzaileak: 2023ko otsailaren 9an (osteguna)  

                           - Gaztelekuetako hezitzaileak: 2023ko otsailaren 16an (osteguna)

Ordua: 9:30etik 13:00etara

Lekua: Gaztegune. Anoeta Pasealekua 28, 20014 Donostia

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur eta nerabeen hezitzaileak. (25 pertsona talde bakoitzean)

Ikastaroa emango duena: Digitalde/eginaz ikasi.   Naiara Pérez de Villarreal Amilburu

 

 

Helburuak: 

  • Helburu orokorra
    Sare sozialen eta teknologia berrien gaur egungo ekosistema ezagutzea eta hausnarketa egitea eta irizpideak ematea haur, nerabe eta gazteek erabilera arduratsua egin dezaten laguntzeko.
  • Helburu zehatzak
    • Sare sozialek adin ezberdinetako haur eta nerabeei zenbateraino eragiten dieten baloratzea eta Internetekin duten harremana ulertzea.
    • Egun arrakasta duten tresna eta plataformak ezagutzea.
    • Haur, nerabe eta gazteek teknologia digitalak erabiltzen dituztenean pentsaera kritikoa izan dezaten sustatzea eta egiten duten erabilera arduratsuagoa izan dezaten laguntzea.

 

Programa: 

Edukia talde bakoitzaren profilera egokituko da.

  • Haurrak eta nerabeak ingurune digitalean
    Sare sozialen eta beste tresna digital batzuen ekosistemari errepasoa: tipologia eta haurrek eta nerabeek gehien erabiltzen dituzten espazio digitalak.
  • Ospe eta nortasun digitalaren eraikuntza
    Interneten nortasun digitala sortzerako orduan egon daitezkeen abantailak eta zailtasunak.
  • Teknologia digitalen erabilera arduratsua aisialdi eremuetan
    Noren ardura da? Inplikatutako agenteak.
  • Esparru etikoa eta jardunbide onak
    Erabilera arduratsua sustatzeko baliabideak.

 

Metodologia: 

Nahiz eta ikastaroari hasiera emateko eduki teorikoak landu, saioak oso praktikoak izango dira, eta zabalik egongo dira hezitzaileek parte har dezaten. Horrekin batera, parte-hartzaileen arteko eztabaidari irekitako hausnarketa-tarteak ere sartuko dira, esperientzien bateratze-lanaz aberasteko asmoz. Nolanahi ere, errealitatetik hurbil dauden gertu-gertuko adibideak erabiliko dira une oro, ezagutzaren transferentzia ahalik eta errazena izan dadin.

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.