EAEko Gazteria Legea

 

 

Ikastaro honen helburuak honako hauek dira: Gazteriaren Legeak jasotzen dituen ideia nagusiak aztertzea, zalantzak elkarrekin argitzen saiatzea, eta orain arte Gaztematikan eraikitako markoarekin nola uztartzen den hausnartzea. 

Martxoaren 10ean Eusko Legebiltzarrak Gazteriaren Legea onartu zuen. Araudi horren zain denbora luzez egon ondoren azkenean esku artean daukagu, eta modu partekatuan irakurtzea proposatzen dizuegu saio honetan.

 

 

Gaia: Gazteria Legea

Datak: 2022ko maiatzaren 11n

Ordua: 12:00etatik 14:00etara

Formatua: Aurrez aurre. Gaztegunen 
               (Anoeta pasealekua 28, Donostia)

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko teknikari eta suspertzaileak

Saioaren arduraduna: Josean Castaño Riezu Haur, nerabe eta Gazteen Sustapeneko atalburua

 

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.