Generoa: gatazkak, disidentziak, erronkak

 

 

Ikastaro honen helburua da, genero-identitate ezberdinak mahai gainean ipintzea, generoaren disidentziak suposatzen duen biolentzia azaleratzea, sortzen ari diren genero-identitate eta proposamen ezberdinei buruz hitz egitea eta generoaren problematika ikuspegi feministatik aztertzea.

Estatuan genero-identitatearen inguruan lantzen ari den legearen harira, jarrera kontrajarriak daude, baita mugimendu feministaren baitan ere. Saio honen bidez, gaiarekiko hausnarketa bultzatu nahi da, zalantzak argitu eta eztabaidarako aukera emanez.

 

 

Gaia: Genero-identitatea

Datak: 2022ko martxoaren 23an

Ordua: 10:00etatik 12:00etara

Formatua: Online

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko teknikariak.

Trebatzailea: Eihera kooperatibako Katttalin Miner eta Iñigo Etxezarreta

 

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.