Udal-hezitzaile eta -teknikarientzako prestakuntza honen helburua da Garapen Jasangarrirako Hezkuntza Gaztematikaren zerbitzuetan txertatzeko behar diren ezagutza eta baliabideak jasotzea.
Bi saio izango dira. Lehenengoa profesional guztientzat izango da (teknikari eta hezitzaileentzat), eta bigarrena hiru egunetan banatuko da: lehenengoa haurtxokoetako hezitzaileentzat, hurrengoa gaztelekuetako hezitzaileentzat eta azkena teknikarientzat.
|
|
- Gaztelekuetako hezitzaileak: 2023ko martxoaren 22 eta 29an - Teknikariak: 2023ko martxoaren 22 eta 30ean |
|
|
|
|
|
|
Helburuak:
1. saioa: 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutzea
Martxoaren 22an, teknikariak eta hezitzaileak batera
2. saioa: Garapen Jasangarrirako Hezkuntza: ekintzarako garaia
Martxoaren 28, 29 eta 30ean, haurren hezitzaileak, nerabeen hezitzaileak eta teknikariak, hurrenez hurren
Edukia talde bakoitzaren profilera egokituko da.
Garapen Jasangarrirako Hezkuntzak ekintzara bideratutako pedagogia berritzailea erabiltzen du, hezitzaileek eta profesionalek, gizarte jasangarriago baten aldeko ekintzak bideratzeko beharrezko ezagutzak eta baliabideak eskura ditzaten.
Hortaz, formakuntza programa honetan, Gaztematika sareko profesionalei 2030 Agendak proposatzen duen garapen jasangarriaren ikuspuntua hurbilduko zaie, hezkuntza ez-formalean haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko baliabideak eta proposamen metodologikoak eskainiz.
Alde batetik, Nazio Batuetako 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuetara hurbiltzeko, lehen saio bateratu bat egingo dugu hezitzaile, suspertzaile eta teknikariekin.
Beste aldetik, aurreko taldea hirutan banatuz (haurren hezitzaileak, nerabeen hezitzaileak eta teknikariak), bigarren saio bat egingo dugu. Horretan, lan egiteko proposamen metodologikoak landuko ditugu, talde-hausnarketa eta dinamiken bitartez. Horrez gain, haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko baliabide pedagogikoak ezagutuko ditugu.
* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.