Mugimendu jolasak eta emozioak COVID-19aren garaian

 

Ikastaro honetan, haurtxoko eta gaztelekuetan diharduten hezitzaileei COVID19 garaian mugimendu jolasak antolatzeko tresnak aurkeztuko dizkiegu.

 

Batetik, gutxieneko distantziekin jolas egoerak kudeatzeko erronkari aurre egitea dago; eta bestetik, emozioen lanketarako gutxieneko baliabide batzuk eskaini nahi dira. 

 

 

Gaia: Mugimendu jolasak eta emozioak COVID-19aren garaian

Datak: 2020ko azaroak 18

Ordua: 10:00etik 11:30era

Formatua: On line

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko hezitzaileak.

Ikastaroa emango duena: Leyre Cano. 

 

 

Helburuak: 

 

  1. Segurtasun-distantzia gordetzeko aukera ematen duten jolasak aurkeztu, haur eta nerabeekin egiteko.
  2. Jolasarekin batera, emozioen lanketarako aukerak irakatsi.
  3. Hezitzaileen artean hausnarketa piztu, emandako adibideetatik harago jolasak sortzeko.

 

Programa: 

  1. Berariazko material bat aurkeztuko da. HEMEN aurrez gainbegiratu eta ikusteko..
  2. Material hori aurrera eramateko eta hezitzaileek ikusi ditzaketen oztopoak gainditzeko, kezkak eta zalantzak argituko dira.

 

Metodologia: 

  • Partaide guztien arteko hausnarketa sustatuko da.
  • Saioa ZOOM bidez egingo da, eta lotura aldez aurretik bidaliko da. Ikasleek ordenagailua erabil dezaten gomendatzen da.
 

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.