Kontakturik gabeko mugimendu-jolas eta -dinamika hezigarriak 

 

Ikastaro honetan, udalekutako begiraleei COVID19 garaian mugimendu jolasak antolatzeko tresnak aurkeztuko dizkiegu.

 

Batetik, gutxieneko distantziekin jolas egoerak kudeatzeko erronkari aurre egitea dago; eta bestetik, emozioen lanketarako gutxieneko baliabide batzuk eskaini nahi dira. 

 

 

Gaia: Kontakturik gabeko mugimendu-jolas eta -dinamika hezigarriak
 

Datak: ekainaren 21ean

Ordua: 19:00etatik 20:30era

Formatua: On line

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Aisia hezitzaileko profesionalak (irekia)

Ikastaroa emango duena: Leyre Cano. 

 

 

Helburuak: 

 

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzak haurrengan jarduera fisikoa sustatzeko sortu duen material-bilduma ezagutzea.
  2. Zer den, zer biltzen duen, zergatik eta nola erabili ulertzea.
  3. Udaleku irekietan zer eta nola aplikatu daiteken partekatzea.
  4. Covid-19aren garaian kontuan izan beharreko hainbat gako azpimarratzea.

 

Programa: 

  • Berariazko material bat aurkeztuko da aurrez gainbegiratu eta ikusi beharko dena. Eta honako gaiak landuko dira:
    • Jolas eta jarduera fisikoarekiko testuingurua, irizpideak eta haurren beharrak pandemia garaian.
    • Adimen emozionala eta abilezia sozialen lanketa jolasen bitartez.
    • Udaleku irekietan erabil daitezken baliabideak. 
    • Covid-19 dela-eta, kontuan izan beharreko orientabideak, estrategiak eta materialen kudeaketa.

​Materiala: ​

 

 

Metodologia: 

  • Partaide guztien arteko hausnarketa sustatuko da.
  • Saioa ZOOM bidez egingo da, eta lotura aldez aurretik bidaliko da. Ikasleek ordenagailua erabil dezaten gomendatzen da.
 

 

*Ikastaro hau administrazioek eta elkarte nahiz entitateek antolatzen dituzten udalekuetako begiraleentzako da.