Haur eta nerabeen parte-hartzea Gipuzkoan. Kontseiluak (CAI, HaurEkin eta Oinherri)

 

Saio honen helburua da Gaztematika sareko kide zareten eta, aldi berean, beste sareetan parte hartzen duzuen teknikarien ahotsetik partaidetzazko prozesu hauen berri izatea.

Prozesuak eta funtzionamenduak ezagutuko ditugu, planteamendutik praktikara, Gaztematikaren ikuspuntutik hausnarketa partekatua sustatuz.

 

Gaia: HNGen sustapeneko teknikariekin partaidetza lantzen.

Data: 2023ko maiatzak 10, asteazkena 

Ordua: 9:30etik 13:00etara

Lekua: Gaztegune. Anoeta Pasealekua, 28 Donostia

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko teknikariak eta suspertzaileak.

Ikastaroa emango dutenak: Gaztematikako udal-teknikariak eta organoetako elkarte dinamizatzailea
               - Azpeitia (teknikaria eta hezitzailea)
               - Tolosa (elkartedinamizatzailea)
               - Pasaia (teknikariak)

 

Helburuak: 

 

Helburu orokorra

Haur eta nerabeen parte-hartzea gero eta indar eta garrantzi handiagoa hartzen ari da; azken urteotan Gipuzkoan hainbat ekimen sortu dira, eta horien artean partaidetza-organoak (kontseiluak) ugarituz doaz. Saio honen helburua da Gaztematika sareko kide zareten eta, aldi berean, beste sareetan parte hartzen duzuen teknikarien ahotsetik partaidetza-prozesu horien berri izatea: prozesuak eta funtzionamenduak ezagutzea, planteamendutik praktikara, Gaztematikaren ikuspuntutik hausnarketa partekatua sustatuz.

Helburu zehatzak

  • Haurren eta nerabeek parte hartzeko modu desberdinak ezagutzea, teknikarien ikuspegitik sareen (Oinherri, HaurEkin eta CAI) planteamenduak aztertuz.
  • Haurren eta nerabeen kontseiluen egunerokotasuna gertutik ezagutzea.
  • Gaztematikaren baitan parte-hartzeari buruzko hausnarketa sustatzea.

 

Programa: 

 

  • Azpeitiko Haurren Kontseilua eta Oinherriren proposamena
    Udal-teknikari eta hezitzailearen bitartez Oinherri Gipuzkoan aurrera eramaten ari den hainbat prozesuren berri izango dugu.
  • Tolosako Haurren Kontseilua eta HaurEkin sarearen proposamena
    Arazi elkartearen bitartez, HaurEkin sarearen proposamena ezagutuko dugu, haurren kontseiluak hain zuzen.
  • Pasaiako Kontseilua eta CAI sarearen proposamena
    Udal-teknikariaren bitartez, Unicefen proposamena ezagutuko dugu.
  • Gaztematikaren hausnarketa sareekiko
    Hausnarketa partekatua sustatuko da eztabaida irekiarekin.

 

Metodologia: 

 

Gaztematika sarean dagoen ezagutza eta informazioa zabaltzeko eta iritziak partekatzeko saioa izango da. Praktikatik eta egunerokotasunetik hitz egingo da eta, praktika horretatik abiatuz, eztabaidarako gunea sortuko da. Horretarako, eredu bakoitzak tarte bat izango du bere azalpena egiteko eta saioaren bukaeran ereduen arteko elkarrizketa irekia sustatuko da.  

 

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.