Nola lantzen dira SEXUALITATEA eta Sexu-HEZKUNTZA zure herrian?

 

Sexu-hezkuntzaren garrantzia, Gaztematikan sortutako marko teorikoa eta teknikarien rola, zailtasunak eta aukerak landuko ditugu.

Marko teorikotik abiatuz, tokiko errealitateetara jaitsiko gara; izan ere, saio praktikoa izango da eta bertatik tresna eta ekintza zehatzak dituzuela irtengo zarete.

 

Gaia: HNGen sustapeneko teknikariekin sexu-hezkuntza lantzen.

Datak: 2022ko abenduak 13 

Ordua: 9:30etik 13:30era

Formatua: Aurrez aurre (Gaztegunen)

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko teknikariak eta suspertzaileak.

Ikastaroa emango duena: Eider Goiburu  

 

 

Helburuak: 

 

 

  • Sexu-hezkuntzaren garrantziari buruz sentsibilizatzea.
  • Udal-teknikariek Sexkuntza marko teorikoa barneratzea.
  • Edukiei buruzko zalantzak argitzea.
  • Udal-teknikariek gai honekiko duten rola, zailtasun eta aukerei buruzko talde-hausnarketa

 

Edukiak: 

Ikastaro honetan bereziki gai hauk landu eta haunartuko dira:

  • Sexkuntza webgunea (egitura eta edukiak)
  • Etapa bakoitzeko (haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa) edukiak edo lan-arloak
  • Teknikarien zalantzak eta tresnak

 

Metodologia: 

 

  • Teoriatik praktikara, partaidetzazko dinamiken bitartez landuko dira edukiak.

 

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.