Zer dakigu sexualitateari buruz? Nerabeei beraien sexualitatearen garapenean laguntzeko ikastaroa

 

Sexu-hezkuntzaren garrantzia, Gaztematikan sortutako marko teorikoa eta hezitzaileen rola, zailtasunak eta aukerak landuko ditugu.

Marko teorikotik abiatuz, tokiko errealitateetara jaitsiko gara; izan ere, saio praktikoa izango da eta bertatik tresna eta ekintza zehatzak dituzuela irtengo zarete.

 

Gaia: Nerabeen hezitzaileekin, nerabeei beraien sexualitatearen garapenean laguntzeko tresnak lantzen.

Datak: - Lehenengo saioa: 2023ko urtarrilaren 18an  

                           - Bigarren saioa: 2023ko urtarrilaren 25ean

                           - Hirugarren saioa: 2023ko otsailaren 1ean

Ordua: 9:30etik 13:00etara

Lekua: Gaztegune. Anoeta Pasealekua 28, 20014 Donostia

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Nerabeen hezitzaileak. (25 pertsona)

Ikastaroa emango duena: Eider Goiburu  

 

 

Helburuak:  

 

Helburu orokorra 

Ikastaro honen helburu nagusia da Gipuzkoako nerabeentzako zerbitzuen testuinguruan, errespetuan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzeko oinarri sendoak lantzea.

 

Helburu zehatzak 

Sinesmenak: Sexualitateari buruzko informazio-iturriak.

  • Sexualitateari buruzko informazio-iturriei buruzko hausnarketa bultzatzea.
  • Nerabeen jakintza aberastuko duen materiala eskaintzea.
  • Mitoak edo informazio faltsua agerian utzi, haien mezuak indargabetzeko.
  • Informazio egokia lortzeko irizpideak garatzea.
  • Nerabeen garapen-prozesurako egokiak diren informazio-iturriak eskaintzea.
     

Jarrerak: Jarrera erotofiliko-erotofobikoa, arau sexisten eragina sexualitate-eremuan eta aniztasunarekiko jarrera.

  • Arau sexistak zeintzuk diren eta nola funtzionatzen duten azaltzea.
  • Arau sexistek sexualitatean izan ditzaketen ondorio negatiboak prebenitzeko baliabideak eta lanketa eskaintzea.
  • Jarrera erotofilikoaren garrantzia azaldu eta hori bultzatzea desira eta fantasiak landuz.
  • Fantasia eta desira sexualak, naturalak eta aldakorrak direla eta bizi osoan zehar gertatzen direla ulertaraztea.
  • Fantasia sexualek norberaren auto-ezagutzan eta eszitazioan laguntzen dutela transmititzea.
  • Sexualitatearen arlo guztietan aniztasunaren ideiaren balioa azpimarratzea.
  • Aniztasunarekiko enpatia jarrera lantzea.
     

Jokabideak: Sexu-harremanak eta sexu-indarkeria.

  • Sexu-praktikei buruzko mito zein estereotipoak hausten laguntzea.
  • Plazera bilatzeko modu ezberdinak identifikatzen laguntzea.
  • Sarketa praktiken dezentralizazioa bultzatzea.
  • Sexu-harremanak mantentzeko presioa gutxitzea norbanakoaren erritmoekiko errespetua sustatzen.
  • Sexu-indarkeriari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzea.
  • Indarkeria-egoerak prebenitzeko mugak jartzen laguntzea.

     

Edukiak: 


Sexkuntza markoaren barruan sexualitateari buruzko oinarrizko formazioa emango da. Landuko diren edukiak Sexkuntza markoaren barruan kokatuko dira:

  • Sexualitatea: Zer da sexualitatea?
  • Aniztasuna: Sexualitatearen dimentsioak.
  • Sexualitateari buruzko informazio-iturriak: filmak, telesailak, aldizkariak, pornografia, sare sozialak, eta abar.
  • Sexu-fantasia eta desirak.
  • Sexualitatearen eremuko arau sexistak.
  • Sexu-harremanak: koitoaren deszentralizazioa, plazerra eta prebentzioa.
  • Sexu indarkeria: identifikazioa eta mugak.
     

 

Metodologia: 


Metodologia aktiboa eta partaidetzan oinarritua izango da. Bakarka nahiz taldean hausnartzeko ariketak proposatuko dira hezitzaileek dituzten bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten.

Aldi berean, guztien beharrak kontuan izango dira taldekide bakoitzaren zaintza eta erosotasuna bermatuz.

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.