Berdinen arteko tratu onak 

 

Tratu onak sustatzeko trebetasunak garatuko ditugu arteaz baliatuz.

Hezitzaileentzako prestakuntza honen bidez gaitasun intelektuala eta kontzientzia soziala garatu nahi dira, pertsonen arteko tratuari buruzko hausnarketa sortuz; eta horretarako arte plastikoak edo antzerkia bezalako tresna artistikoak erabiliko dira.

 

Gaia: Haur eta nerabeen hezitzaileekin berdinen arteko tratu onak lantzen.

Datak: - Haurtxokoetako hezitzaileak: 2022ko azaroaren 23an  

                           - Gaztelekuetako hezitzaileak: 2022ko azaroaren 24an

Ordua: 9:30etik 13:00etara

Lekua: Gaztegune. Anoeta Pasealekua 28, 20014 Donostia

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur eta nerabeen hezitzaileak. (25 pertsona talde bakoitzean)

Ikastaroa emango duena: Ikertze.   Leire de Miguel  , Edurne Imaz eta Aitziber Eguskiza 

 

 

Helburuak: 

  • Helburu orokorra
    Pertsonen arteko tratuari buruzko hausnarketa sortzea da helburu orokorra; tratu horiek errespetuzkoak, integratzaileak, berdintasunezkoak edo tratu txarrak diren aztertzea. Hori guztia arte plastikoak edo antzerkia bezalako tresna artistikoak erabiliz egingo da.
     
  • Helburu zehatzak
    Edukiak modu ludikoan lantzea, arte plastikoaren eta antzerkiaren dinamiken bidez, hezitzaileek ezagutzak har ditzaten, eta, aldi berean, beren lanaren xede diren kolektiboen aurrean balio horien transmititzaile bihur daitezen.

 

Programa: 

Tratu onak sustatzeko trebetasunak garatuko ditugu artearen bidez.

Proposatzen dugun tailerrak gaitasun intelektuala eta kontzientzia soziala garatzea du helburu, eta taldearen partaidetzan oinarritzen da. Norberaren ezagutza, sinesmenak, aurreiritziak eta bizipenak izango dira abiapuntua, baina urrats bat gehiago ere emango dugu, ikaskuntza berriak barneratuz. Aurrerapauso horiek partaideek beraiek egingo dituzte taldean elkarrekin ikertuz. Elkarrekin hausnartu eta hitz egin beharko dute taldearen ondorioak osatzeko.

Metodologia-proposamen zehatz honek praktika eta elkarrizketa ditu oinarri; azken batean, etika biziko trebakuntza bat da. Bizikidetzarako, pertsonen arteko errespeturako eta garapen intelektualerako beharrezko prozedurak eta jarrerak martxan jartzen dira.

 

Metodologia: 

Arte plastikoak, materialen bidez, emozioak eta jarrerak bideratzeko zubi lana egin dezake eta, estrategia modura, interesgarria izan daiteke hezkuntzan gabiltzanean. Antzerkiak, gorputz-lana egiten lagunduko digu; plastikaren bidez ateratakoa barneratuko dugu berriz, eta tratu onetarako estrategiak topatzen lagunduko digu talde-lana sustatuz.

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.