HARIAK: Leire Urra
Leire osasun-psikologo orokorra da, bere kontsulta pribatuan nerabe eta helduekin egiten dituen psikoterapia-prozesuetan espezializatua. Psikologia humanistaren ikuspegitik (gestalt eta sistemikoa) osasun emozionala eta mentala sustatzen ditu, pertsonek beren buruarekin eta ingurunearekin duten harremana hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiz.
Emozioak kudeatuz eta tresna eta baliabide egokiak eskuratuz, gatazkak eta emozioak bideratzea eta eraldatzea errazten du. Gainera, Leire osasun mentala eta emozionala sustatzeko prestakuntzak eskaintzen dituen HARIAK proiektuaren sortzaileetako bat da.
Tailerretan metodologia aktiboak eta partaidetzazkoak erabiltzen dira, parte-hartzaileen esperientzia aberasten duten dinamikak erabiliz, jolasen, sormenaren, antzerkiaren eta bizipenen ikaskuntza sustatzen duten beste teknika batzuen bidez.
Esku-hartze sozial eta komunitarioan espezializatutako psikologoa naiz; gainera, esku-hartze gestaltiko, sistemiko eta artistikoan espezializatutako psiko-terapeuta eta AETGko kidea naiz. HARIAK proiektuaren sortzaileetako bat naiz, eta nerabe eta gazteekin egiten dut lan (eta haiekin harremanetan dauden pertsonekin: irakasleak, gurasoak, hezitzaileak, etab.), bai banakako esku-hartzean, bai taldekakoan. Gaur egun, Gipuzkoako COParekin kolaboratzen dut PSiCe proiektuan, eta Gestalt Institutuaren talde estrategikoko kidea naiz.
Nire lanaren helburu nagusia da norbera den hori izan ahal izateko espazio seguru bat sortzea. Eta segurtasun-espazio horretan has gaitezke hausnartzen eta pertsona bakoitzaren barne- prozesuak behatzen; ez bakarrik barne-prozesu eta -sentitzeak, berdintasunarekin eta eskubideekin zerikusia duten gaiak ere mobilizatzen dira. Pertsona bakoitzaren prozesuak eta erritmoak errespetatzen ditut, beren konplexutasun osoan onartuz. Horrez gain, kausalitate linealaren kontzeptua zalantzan jartzen dut eta ulertzen dut ekintzek testuinguru jakin batean hartzen dutela esanahia. Irakurketa sozial kritikoa egiten dut, fenomeno sozial eta komunitarioen konplexutasunari eta horiek zeharkatzen dituzten bizitzei leku emanez.
Horretarako, pertsonen sufrimendua ez naturalizatzen edo sinplifikatzen saiatzen naiz, etiketekin ez bortxatuz edo adierazleekin bat etor daitezen saiatu gabe. Metafora irakaskuntza-elementu gisa hartuz egiten dut lan, barne-mobilizaziora eta adierazpen askera gonbidatzen duten proposamen artistikoen bidez (joslasak, dinamikak, marrazkiak, etab.), eta bizipena eta esperientzia ikaskuntza esanguratsuaren oinarri gisa sustatzen dituzten dinamika eta praktiken bidez.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.