Gipuzkoako Foro Aldundiak herriko udalei laguntza berezi bat eman nahi die, aurtengo aisia hezitzaileko jarduerak egin ahal izateko beharrezkoak diren babes-materialak lortzeko.

Gipuzkoako haurtxoko eta gazte-lekuak haur eta nerabeen parte-hartzearekin eta profesional hezitzaileen bide-laguntzarekin eraikitako zerbitzuak dira. Eta beraz, COVID-19aren hedapenak sortutako egoera berri honetan, inoiz baino garrantzitsuagoak dira haurrak eta nerabeak bizitzarako trebatzen dituen hezkuntza ez-formaleko zerbitzu hauek.

Hori horrela, urriaren 7ra arte aukera izango dute, beheko formularioa betez, eskaera egiteko. Eskaera onartu eta materiala banatzeko orduan honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

 

  • Jarduera garatzean segurtasun- eta higiene-neurriak betetzen direla ziurtatzea antolatzaileen ardura da. Aldundiaren material-eskaintza hau horretan laguntzeko da. Eskariaren arabera, baliteke behar guztiak ase ahal ez izatea. Hala gertatuz gero, proportzioan banatuko litzateke materiala (erakunde bakoitzak izango dituen parte-hartzaileen arabera).
  • Banatutakoa haur, nerabe, gazte eta hezitzaileek erabiltzeko materiala izango da.
  • Herri bakoitzean, banaketarako puntu bakarra jarriko dugu; eta materialaren ardura hartuko duen pertsonak jaso beharko du hau.

 

EPEZ KANPO, ZURE ERANTZUNAK EZ DIRA ERREGISTRATUKO