Prestakuntza

 

Astialdiko jardueretako arduradun nahiz hezitzaileek segurtasuna, higienea eta neska-mutilen arlo emozionala lantzeko eta zaintzeko ardura dute. Atal honetan horretan laguntzeko hainbat prestakuntza-saio eskaintzen dizkizugu.

 


Ikastaroa: Kontakturik gabeko mugimendu-jolas eta -

dinamika hezigarriak (2021) 

Covid-19aren egoera berezia dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak ikastaro hau antolatu du.

​Baliabide didaktikoak: ​

Kontakturik gabeko mugimendu-jolas eta -dinamika hezigarriak ikastaroa jada egin den arren, eskuragarri dituzu bertan landutako hainbat baliabide didaktiko:


 

Bideo laburrak: Jardueretarako osasun-argibideak (2020)

Udako jarduerak antolatzeko kontuan izan beharreko oinarri legalak eta osasun-argibideak kontsulta itzazu hemen.

 

Zuzeneko online saioak: Emozioen kudeaketa (2020)

Saio hauek bideo tutorialen gehigarriak dira; gehienbat, zalantzak argitzera bideratuta daude.  Horrez gain, normaltasun-egoera batera itzultzeko bidean beharrezkoak diren norbere zaintza emozionalari eta neska-mutilentzako bide-laguntza emozionalari buruzko ikastaroa ere eskuragarri dago.

 

Aholkularitza behar izanez gero, deitu 943445980 telefonora edo idatzi udalekuak@gipuzkoa.eus helbide elektronikora (ordutegia: 10:30 - 14:00).