Zuzeneko online saioen laburpena:

 

  • Zaintza emozionala eta neska-mutilentzako bide-laguntza emozionala udako jardueretan (zuzeneko saioaren ondorioak):

 

 

  • Jarduerak antolatzeko kontuan izan beharreko lege-oinarriak eta osasun argibideak. Zalantzak argitzeko egin zen zuzeneko saioan honakoak izan ziren ohiko galderak:

 

Erabiltzaileei harrera nola egingo diete begiraleek?

Haur bakoitzak eskuak garbitu beharko ditu hasi aurretik. Gainera, tenperatura ere hartuko zaio. Talde txikietan banatzea komeni da eta sartzeko ordua txandatan antolatzea, jende-pilaketak ekiditeko.

 

Zein pauso ematea komeni da?

Haurrei eskuak nola garbitu erakutsiko diegu, baita maskarak nola jarri eta non gordeko diren azaldu ere. Material grafikoak erabiltzea lagungarria izango da haurrek prozedura pausoz pauso barnera dezaten.

 

Zein tenperaturatik aurrera komeni da protokoloa aktibatzea?

10 urtez azpiko haurrak 37º-37,5º arteko tenperatura izatea normaltzat jotzen da. Aldiz, 10 urtetik gorakoek helduen antzeko tenperaturak dituzte eta 37º izango litzateke erreferentzia.

 

Taldeak bereizteko zein material da komenigarriena?

Taldeak identifikatzeko elementuak erabiltzen badira, plastikozkoak ez izatea komeni da. Txapak, pin-ak, lepoko zapiak edo muturrekoak erabil daitezke taldeen bereizketa egiteko, beti ere ziurtatuz udaleko jarduerak irauten duen aldi osoan elementu bera erabiliko dutela. Adibidez, eskuak maiz garbituko dituztenez, errazago egingo dute eskumuturrean inolako elementurik ez badaramate.

 

Lurrean ekintza bat egiteko, zer egin beharko litzateke hasi aurretik, eta ondoren?

Ohiko neurriez gain (maskara jarri, segurtasun-distantzia gorde, etab.), espazioa garbitu beharko litzateke. Beste aukera bat izan daiteke erabiltzaile bakoitzak bere materiala eramatea (adibidez, estera) eta, ekintza hastean eta ondoren, garbitzea.

 

Materialak erabil daitezke ekintzetarako? Baloiak, sokak...

Bai, erabil daitezke, baina ekintzaren hasieran eta ondoren haurrek eskuak garbitu beharko dituzte eta materialak desinfektatu. Eskulanak egiteko materialak badira (arkatzak…) norberak bere etxetik ekartzea gomendatzen da, bakoitzak berea eduki eta beraien artean inoiz ez partekatzeko.

 

Ekintzak irauten duen bitartean hartu beharreko neurriak:

 

  • Begiraleak haurrei laguntza eskainiko die: adibidez, iturrietako txorrotak irekitzean, xaboi edo gel hidroalkoholikoa zuzenean haurren eskuetan botatzean... Azken batean, oinarrizkoa da arrisku-guneak izan daitezkeen puntuak identifikatu eta ez ukitzea edo saihestea.
  • Haurrek ekintza egin bitartean segurtasun-distantzia (2m) gorde eta maskara eraman beharko dute beti. Nolanahi ere, maskara ez eramateko salbuespenak daude: adibidez, osasun-arazo edo gaixotasunetan. Egoera berezietan erabiltzailearen guraso edo tutore legalek medikuaren agiria aurkeztu beharko dute.

 

 

Ekintza batean zehar haur batek sintomak ditu. Eta orain zer?

 

  • Haurrak Covid19aren sintomatologia izanez gero (ekintza egin aurretik edo bitartean gerta daiteke), gela batera eraman beharko litzateke. Jarraian, guraso edo tutoreekin harremanetan jarriko gara egoera zein den azalduz. Hortik aurrera, guraso edo tutore legalak jarriko dira harremanetan osasun-zerbitzuarekin.