Atzealdea Ikerketa proiektuetarako Fundesarte fundazioaren beka

1970·01·01


Eskulangintza esparruan ikerketa proiektuak gauzatzeko bekaren hirugarren deialdia ireki du Fundesarte fundazioak, produkzio sektorea eta kulturari lotutako industria den aldetik,  Espainiako eskulangintzaren egoeraren inguruan informazioa eta ezagutza sortzeko helburuarekin. Sektorearen ikuspegitik Espainiako eskulangintzaren gaineko azterketak eta txostenak egitea bultzatu nahi da, alor horren egoeran eragina duten esparru guztiak kontuan hartuta.

Espainian bizi den edozeinek jaso ahal izango du ikerketarako laguntza hori, eta oso ondo baloratuko da aditu indibidualen nahiz ikertzaile taldeen aldez aurreko esperientzia. Bekaren gehieneko zenbatekoa 3.000 euro izango da eta ikerketak hiru hilabeteko iraupena izango du gehienez ere.

Informazio gehiago izateko, deialdiaren oinarriak eta eskaera inprimakia eransten dira. Eskaera bidaltzeko azken eguna: 2013ko uztailak 19.

 

Informazio erlazionatua